Umore Nazioarteko Komedia Jaialdiaren egoitza izango da Azkoitia martxoaren 4an eta 5ean.
😂 “América Forever: The final refrito”. Goyo Jiménez
😂 “Pasa el micro”. Mikel Bermejo, David Cepo eta David Amor
Sarrerak gaur 11:00etan jarriko dira salgai: festivalumore.com
Ana Azkoitia alkateak gaurko udal osoaren ohiko bilkura Toledoko tren-istripu larriaren biktimak oroituz eta haien senideei eta gertukoei elkartasuna adieraziz hasi du.
Urola Erdia Ispiluaren Aurrean prozesuaren baitan, gaur energiaren, elikaduraren eta garraioaren arloetan bailaran ditugun erronkei aurre egiteko, lehentasunezko jadun-ildoak zehazteko parte-hartze saioa egin da.
San Martin auzoan sortu diren aparkaleku berrietan egin beharreko asfaltatze eta egokitze lanak tarteko, bihar, ostegunean eta ostiralean itxita egongo da Beidazar kale aldeko sarbidea.
Trafikoa Nemesio Etxaniz kaletik, Ertzantzaren komisaldegi aurretik, bideratuko da.
“52 hertz” antzezlanak aukeratu gabeko bakardadea eta gizarte isolamendua dakartza eszenatokira.
📅 Urriak 31, larunbata
⏰ 19:00
📍 Baztartxo antzokia
Asteklimaren baitan gaur arratsalderako antolaturiko Urola errekaren azterketa atzeratu egin da. Apirilaren 9an izango da.
🎃🎃🎃 Gau Beltza ospatuko da Azkoitian lehendabiziko aldiz, Euskara Mahaiaren eskutik.
Gau Beltza edo Arimen Gaua antzinako tradizioen arabera berrinterpretatzeko ahalegina egin da, eta egitarau polita prestatu da. labur.eus/rcxw6lyb
ASTEKLIMAren baitan:
✅ Ibaiko landare inbaditzaileen inguruko hitzaldia, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.
📅Gaur, urriak 22
⏰18:00
📍Elkargunea (Oteiza aretoa)
✅Urola errekaren azterketa.
📅Bihar, urriak 23
⏰17:30
📍Jausoroko berdegunea
🎹🎼 Bergarako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek itxiko dute Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXVII. Zikloa.
📅 Irailak 24, larunbata
⏰ 20:00
📍Parrokia
Asteklimaren baitan, ostegunean, ibaiko landare inbaditzaileen inguruko hitzaldia eskainiko da Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.
📅Urriak 22, osteguna
⏰18:00
📍Elkargunea (Oteiza aretoa)
Kepa Errastik eta Xabier Ormazabalek sortutako Xake Produkzioak konpainiak “Sidari” antzezlana ekarriko du larunbatean, hilaren 24an, Baztartxo antzokira. 19:00etan izango da. labur.eus/hwqjgg21
Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dugu. Prebentzioa eta ikerketa aldarrikatzeko eguna.
Erwan Le Prado organista frantsesa jarri da gaur parrokiko Cavaille-Coll organoan, Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XXVII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitan. Aurtengo edizioko hirugarren kontzertua eskaini du Le Pradok.
♻️Urriaren 19tik 25era, Azkoitiko eta Azpeitiko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek opari jasangarriak eskuratzeko aukera dute.
Kanpainak jasangarritasuna jarriko du erdigunean, erosketak egiteko moduaz eta ohiturez hausnartzera gonbidatuz.labur.eus/hvc3hryv
🎼 🎹 Erwan Le Prado organista frantsesa jarriko da larunbatean, hilaren 17an, Azkoitiko Cavaille-Coll organoan, Azkoitian, Azpeitian eta Bergaran ospatzen den XXVII. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren baitan.
Hitzordua irekia da eta 20:00etan izango da Parrokian.
🪈 BAM! Bergara Antzerki Musikala konpainiak “Hamelingo Txirularia” ikuskizuna eskainiko du larunbatean, urriaren 17an, 17:00etan, Baztartxo Antzokian.
🎼 Hamelingo Txirularia ipuin ospetsuan oinarrituta dago, eta familia osoari zuzendutako euskarazko musikala da.
Urriaren 16tik 25era egingo den Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin bat eginez, naturaren, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren inguruko hainbat ekintza izango dira Azkoitian.
Larunbatean ibilaldia egingo da Floreagako eta Jausoroko babesleku klimatikoetan.👇
📣 Lau t’erdiko Txapelketako partida jokatuko dute Elordik eta Muruak larunbatean, hilaren 17an, Gurean. Final-laurdenetako ligaxkako lehenengo jardunaldia izango da. Eta aurretik, binakako partidua jokatuko dute Artola-Rezustak eta Larrazabal-Mariaezkurrena II.enak.
























