Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun) header
Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun) profile picture

Leitzarra, euskara -teknikaria, herriko hizkera ikertzen eta ikasten ari naizen hikazalea.

Leitza, España
Joined April 2012
Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)Photo by Fernando Oiartzun (@fernandoiartzun)
Liburua hemen: paypal.com/instantcommerce/c… – at Leitza, España
1
2
6
375
Bai. Bokal trukaketa (u-o) ohikoa da gurean aditzean eta: do (du), dozo (duzu), dakizo (dakizu)... Baina "zuek" pertsonarekin ez: duzue, dakizue, daukazue. Oraindaino hala esan izan dira gure inguruan, aldeak alde: Leitzan, Ezkurran, Eratsunen, Berueten... – at Areso, España
Replying to @fernandoiartzun
Bitxia, Nafarroako Leitzan "ai do" (ari du) Gipuzkoako Goierrin bezala, ta bien tartean dagoen Tolosaldean "ai du".
1
6
280
#Leitza herrian elurrarekin erabiltzen da bisuts hitza. Ixpi txikiak ari dituenean esaten da "bisutse ai do" (bisutsa ari du). – at Leitza, España
𝗘𝗨𝗥𝗜-𝗕𝗜𝗦𝗨𝗧𝗦: Tanta txiki eta arinez osatutako euria, ia airean zintzilik legez geratzen dena eta oso poliki erortzen dena. Euri-lanbroa, langarra, zirimiria, euri-zirina
4
2
13
586
Horra! Gurean esaten da "zenbat ate, hainbeste matille (maratila)". Berdintsu eta esanahi bera. – at Leitza, España
𝗠𝗔𝗥𝗔𝗧𝗜𝗟𝗔: Ateak edo leihoak ixteko erabiltzen den zurezko edo melatezko pieza. (Esaera: 𝘈𝘵𝘦𝘳𝘪𝘬 𝘢𝘥𝘪𝘯𝘢 𝘮𝘢𝘳𝘢𝘵𝘪𝘭𝘢 𝘦𝘥𝘶𝘬𝘪 = Gauza guztietarako aitzakia edo erantzuna eduki.)
1
101
Nik #Leitza gurean jaso berria daukat horren aldaera dirudiena: "masiín ai al zatea?" (Maiseatzen ari al zarete?) "Masiín ai ditton. Gaizki esanka!" "Masiín" hori batuan "maisean" izan litekeela iruditzen zait, "maiseatzen" zentzuan, baina ez dut inon topatu. – at Leitza, España
𝗠𝗔𝗜𝗦𝗘𝗔𝗧𝗨: Norbaiti buruz gaizki esaka jardun
1
2
323
#Leitza gurean bi adiera bederen baditu: bata, erdi-ipurdi edo ibiltzea; "gaixoa hinki-hanka dabil, maskal antzean, ezin bizkortuz. Bestea: Ziria sartu nahian edo garbi jokatu gabe; "ez bazuen nirekin nahi, zergatik ibili zen hor hinki-hanka nerekin, gero bestarengana joateko?". – at Leitza, España
𝗛𝗜𝗡𝗞𝗜-𝗛𝗔𝗡𝗞𝗔:
1
4
303
Hala dirudi, bai. Nik bi baserritan entzuna daukat, batean eutatu eta bestean euteratu. Hor dagoen erreferentzia leitzar batena da: Tolatxenea etxeko apaizarena, Euskaltzaindirako herriko hiztegia biltzen aritu zena duela urte franko. Dena dela, bizirik dirau hitzak oraindaino. – at Leitza, España
Replying to @fernandoiartzun
Kaixo, Fernando. Hitz ederra, "egutera" hitzetik eratorria, noski. "Eguteratu" ez dago Euskaltzaindiaren Hiztegian ez eta Orotarikoan ere. Nafarroa Iparraldeko Iparmank mankomunitatearen hiztegi batean aurkitu dut, baina hiztegiari berari buruzko inolako erreferentziarik ez
3
129
Gure #Leitza herrian "eutatu" (egutatu) edo "euteratu" (eguteratu) esaten zaio etxean eguzkia sartzeko eta haizea berritzeko lehioak-eta irekitzeari. – at Leitza, España
𝗘𝗚𝗨𝗥𝗔𝗦𝗧𝗨: Aireztatu, airea hartu edo harrarazi, haizeberritu
1
4
11
516
Fernando Oiartzun retweeted
Goizuetako Txondorra elkartea sortu dute erran.eus/leitzaldea/1772803…
1
1
87
Martxoan garela, iaz adierazi bezala, garai batean artzaiek egutegitik kendu nahi zuten. Hala omen zioten: "martsoa, luuzea eta maantsoa!". Negua luzea izaten, eta gogorra bizitza orduan, jatekoa eskas zenean... – at Leitza, España
1
1
88
Bidenabar, kukua ere etortzen den garaia omen martxoa. Ea ba hala den: izan ere, hori ere kolokan omen daukagu. Ez entzuten lehen adina. Leitzako artzai baten esanak, Patxirenak, honakoa dio: "Hi. Apezak eta kukuk ahittuittok!" (Apaizak eta kukuak bukatu -ahitu dituk. – at Leitza, España
63
Txiskeroak eta poxpoloak gero eta gutxiago erabiltzen! Keherik eta galdarik gabeko sukalde modernoetan. – at Leitza, España
Replying to @xabierazkue
Brigida Ibarbiak @ahotsak egitasmoko bideo batean azaltzen du aita zenak nola egiten zuen sua (harriarekin, metxadun txiskeroekin) Oikiako zimitarioan, elizako aterpean, gero baserrietan su berria partitzeko. ahotsak.eus/zumaia/pasarteak…
1
87
Gaztain zaharra #Leitza herrian. Barrenak ustelak eta joak. Gaztain-geldoa esaten omen zitzaion. Miel Sukuntzak erakutsi dit, eta hau gehitu: "Egurretarako ere txarra duk, surik ere egiten ez duena baita. Baina erleei eztia kentzeko ona, kehe handia ateratzen duelako." – at Leitza, España
3
18
415
"Hankapetu" ere oso ohikoa da gurean, #Leitza herrian eta ingurukoetan, baita "zamatu" ere. – at Leitza, España
𝗭𝗔𝗡𝗚𝗢𝗣𝗜𝗟𝗔𝗧𝗨: Zanpatu, zapaldu, oinpean erabili
1
8
268
Fernando Oiartzun retweeted
"Hiztunen kontzientzia linguistikoa eta ahalduntzea areagotu egin behar dira. Maiz, inguru horietako (arnasguneetako) herritarrak -baita hautetsiak ere- ez dira kontziente bizi izaten ari diren galeraz, eta "egoera arrosa" irudikatzen dute." Esnatu ala hil.
1
8
1
12
1,284
"Jakin-nahi, konta-nahi" #Leitza gurean kontakatiluei esateko. Beste batzuetan, esaera horren ondoren , hau gehitua: "Zer ikusi, hura ikasi". Eta beste aldaera bat hasierako horren segidan: "Jakin-nahi, konta-nahi; ttikia haundi nahi! Hitzekin jostetan. – at Leitza, España
𝗝𝗔𝗞𝗜𝗡-𝗚𝗢𝗦𝗘: Jakin-nahia, jakiteko irrika edo gogo handia
2
81
Erne gero! #Leitza herriko esaera da: "Mendiek ez ditek elkar jotzen, baina pertsonek topo egiten! Besteekin ez baihaiz zintzo jokatzen, okerren bat etorriko zain-k.. – at Leitza, España
2
126
#Leitza herriko esaera zaharra: "Berak asko behar duenak besteei gutxi opa." Boteredunen eta politika zelaian ari direnen jokaera zekena bikainki adierazia: tripazainak. Besterik litzateke elkarri laguntzeko auzolan kultura zahar aberasgarria sustatzea gure artean. – at Leitza, España
1
94
Ostiralean elkartuko, berriz atzera, hiketan jolastera #Leitza herrian. Hilean behin saiotxoa 2026an ere, hiketan ongi ikasteko. Dakienik ez baita jaiotzen, eta gure aurrekoek esaten duten gisan: "Saia, behinik behin!" #Noka #toka – at Leitza, España
1
83
#Leitza gurean ere esaera hori bera darabilgu. Beste hau ere, beldurra hizpide, jasoa daukagu: "Ilbeltza iltzuri, beldur natzaik hiri".
“Elur melur, ez nauk hire beldur, etxean badiat nahiko arto eta egur”
1
4
195